
POZO ALTZARIAK
Gasteizko konfiantzazko denda
Gure eskarmentua, bermerik onena
Urte askoko eskarmentua duen enpresa gara, eta funtsezkoena zu zeu zarela irakatsi digu ibilbide horrek.
Prestakuntza handiko langileak eta eskarmentua dauzkagunez, zerbitzu azkar eta zehatza ziurta diezazukegu. Etxerako sukalde bila bazabiltza, ez egin zalantzarik, eta zatoz gure dendetara: poz-pozik emango dizugu arreta.
Etxe bakoitza aukerez josiriko mundu bat da. Komun bat, bi edo gehiago eduki ditzakegu. Leku gehiago edo gutxiago eduki dezakegu. Eta, familiaren arabera, premia batzuk ala beste batzuk izan ditzakegu. Hori dela-eta, kasu bakoitza arretaz eta sakon aztertzeko konpromisoa daukagu Pozo altzari-dendan, irtenbiderik onena eman diezazugun.
Zurekin batera diseinatuko dugu toki berezi hau, helburu nagusitzat zure atsedena duen tokia egokitu eta sor dezagun.
Hauta ezazu giro klasikoen, modernoen, atenporalen eta abarren artean; hauta itzazu erlaxatzen laguntzen dizuten koloreak, eta utz iezaguzu beti amestu izan duzun logela diseinatzen.
Atseden hartzeko elementu garrantzitsuetako bat koltxoia izaten da. Aukeratu zure gorputzari, premiei eta gustuei ondoen egokitzen zaiena. Ez egin zalantzarik, eta argitu itzazu zalantza guztiak: behar duzun guztian laguntzeko prest gaude.
Leku honetan hazi, amestu eta ikasiko dute; beraz, zergatik ez dugu hori guztia egiten lagunduko dien logela bat sortuko? Haien erritmora hazten diren diseinu sortzaileak. Motibatu eta pozez beteko dituzten koloreak. Haien logela babesleku bihurtzea delako gure helburua.
Neurrira egindako jantzigela, horma-armairua, txokoko armairua... Aukerak adina akaberak daude. Neurrira egiten dugu lan, guztiak bere tokia izan dezan eta zure ametsetako armairua izan dadin.
Guztiok behar ditugu lasaitasuna ematen diguten giroak, erlaxatu ez ezik une gogoangarriak ere bizi ditzagun. Pozo Altzariak-en, zure bizi-estiloari hobekien egokitzen zaizkion elementuak topatzen lagunduko dizugu. Altzariez gain beste hainbat elementuk ematen diotenez bizitza egongela bati, eremu hau janzteko sofa- eta ehun-sorta zabalak aurkituko dituzu hemen, ahalik eta gehien goza dezazun.
Dekorazio integralaren alde egiten dugu, xehetasun guzti-guztiak izan daitezen bereziak.
Eraberritze baten zama astunaz libratu nahi duzu? Hasieratik amaierara lagunduko dizugu, lehenengo ideiatik azken apaingarria jarri arte. Eraberritzea koordinatzeko xehetasun guztiez arduratuko gara. Maitemindu zaitez zure etxearekin; bitartean, gure taldea arduratuko da guztiaz
Pozo Altzariak-en, behar duzun guztian lagunduko dizun talde aparta daukagu: erabateko arretaz jarduten du xehetasun bakoitzean, mimo handiz jardun ere. Lehen unetik bertatik arduratzen gara eraiki nahi duzun giroa zurekin batera diseinatzeaz, eta diseinu-prozesuaren une guztietan laguntzen dizugu. Muntaketa-prozesuan, ahalik eta gehien zaintzen ditugu altzari guztiak, eta amaierako prozesuak aho zabalik utziko zaituela ziurtatzen dizugu: gure irrika, ardura eta profesionaltasun guztia jartzen dugu horretarako. Gure taldeak ibilbide luzea egin du barrualdeen diseinu-munduan, eta eskarmentu horixe du indargune nagusia.
Peru kalea 5, 01012 Vitoria-Gasteiz
Simón de Anda Kalea 10-12, 01012 Vitoria-Gasteiz
Telefono-zenbakia: 945 22 30 15
Helbide elektronikoa: info@mueblespozo.com