POZO ALTZARIAK

Gasteizko konfiantzazko denda

Gure eskarmentua, bermerik onena

Sukaldeak


40 urtetik gorako eskarmentuak bermatzen gaitu

Utzi aholku ematen

Zure neurrirako sukaldea aurkituko dugu


Prestakuntza handiko langileak eta eskarmentua dauzkagunez, zerbitzu azkar eta zehatza ziurta diezazukegu. Etxerako sukalde bila bazabiltza, ez egin zalantzarik, eta zatoz gure dendetara: poz-pozik emango dizugu arreta.

  • Kolore- eta material-sorta handia daukagu, ZURE sukaldea osatuko utenak aukera ditzazun
  • Xehetasun guztiak zaintzen ditugu, eta garrantzitsuenetako bat muntaketa da: nekez aurkituko duzu zerbitzu hoberik. Eta zeuk ere gauza bera sentitzea espero dugu.
  • • Sukalde baten xehetasunei akabera emateko, egunerokotasunean lagunduko diguten etxetresna elektrikoak hautatu behar dira. Marka onenen aukera zabala daukagu hemen, prezio onenean.

Komunak


Zure etxerako komun perfektua diseinatuko dugu

AUKERA-SORTA HANDIA


Etxe bakoitza aukerez josiriko mundu bat da. Komun bat, bi edo gehiago eduki ditzakegu. Leku gehiago edo gutxiago eduki dezakegu. Eta, familiaren arabera, premia batzuk ala beste batzuk izan ditzakegu. Hori dela-eta, kasu bakoitza arretaz eta sakon aztertzeko konpromisoa daukagu Pozo altzari-dendan, irtenbiderik onena eman diezazugun.

Logelak


Atseden-mundu oso bat, zure eskueran

Zurekin batera diseinatuko dugu toki berezi hau, helburu nagusitzat zure atsedena duen tokia egokitu eta sor dezagun.

Hauta ezazu giro klasikoen, modernoen, atenporalen eta abarren artean; hauta itzazu erlaxatzen laguntzen dizuten koloreak, eta utz iezaguzu beti amestu izan duzun logela diseinatzen.

Atseden hartzeko elementu garrantzitsuetako bat koltxoia izaten da. Aukeratu zure gorputzari, premiei eta gustuei ondoen egokitzen zaiena. Ez egin zalantzarik, eta argitu itzazu zalantza guztiak: behar duzun guztian laguntzeko prest gaude.

Hementxe duzu gure konfiantzazko markarako esteka (Terxy)

Gazteentzako logelak


Etxeko kuttunentzako toki gogokoena

Etxeko kuttunentzako toki gogokoena


Leku honetan hazi, amestu eta ikasiko dute; beraz, zergatik ez dugu hori guztia egiten lagunduko dien logela bat sortuko? Haien erritmora hazten diren diseinu sortzaileak. Motibatu eta pozez beteko dituzten koloreak. Haien logela babesleku bihurtzea delako gure helburua.

Neurrira egindako armairuak


Toki bat gauza bakoitzarentzat, eta gauza bakoitza bere tokian

Toki bat gauza bakoitzarentzat, eta gauza bakoitza bere tokian


Neurrira egindako jantzigela, horma-armairua, txokoko armairua... Aukerak adina akaberak daude. Neurrira egiten dugu lan, guztiak bere tokia izan dezan eta zure ametsetako armairua izan dadin.

Egongelak


Familiarekin partekatuko duzun txokorako hautu garrantzitsua

Familiarekin partekatuko duzun txokorako hautu garrantzitsua


Guztiok behar ditugu lasaitasuna ematen diguten giroak, erlaxatu ez ezik une gogoangarriak ere bizi ditzagun. Pozo Altzariak-en, zure bizi-estiloari hobekien egokitzen zaizkion elementuak topatzen lagunduko dizugu. Altzariez gain beste hainbat elementuk ematen diotenez bizitza egongela bati, eremu hau janzteko sofa- eta ehun-sorta zabalak aurkituko dituzu hemen, ahalik eta gehien goza dezazun.

Dekorazio integralaren alde egiten dugu, xehetasun guzti-guztiak izan daitezen bereziak.

Eraberritze integralak


Eraberritze baten zama astunaz libratu nahi duzu? Hasieratik amaierara lagunduko dizugu, lehenengo ideiatik azken apaingarria jarri arte. Eraberritzea koordinatzeko xehetasun guztiez arduratuko gara. Maitemindu zaitez zure etxearekin; bitartean, gure taldea arduratuko da guztiaz

Nor gara


Pozo Altzariak-en, behar duzun guztian lagunduko dizun talde aparta daukagu: erabateko arretaz jarduten du xehetasun bakoitzean, mimo handiz jardun ere. Lehen unetik bertatik arduratzen gara eraiki nahi duzun giroa zurekin batera diseinatzeaz, eta diseinu-prozesuaren une guztietan laguntzen dizugu. Muntaketa-prozesuan, ahalik eta gehien zaintzen ditugu altzari guztiak, eta amaierako prozesuak aho zabalik utziko zaituela ziurtatzen dizugu: gure irrika, ardura eta profesionaltasun guztia jartzen dugu horretarako. Gure taldeak ibilbide luzea egin du barrualdeen diseinu-munduan, eta eskarmentu horixe du indargune nagusia.

Gure zerbituzak


Honako hauek dira gure zerbitzuen ezaugarri nagusiak, bezeroen asebetetze- eta erosotasun-mailak ahalik eta handienak izatea nahi dugulako.

TALDE APARTA

Laguntzeko prest daukazun talde bikaina dugu. 40 urtetik gorako eskarmentuak irakatsi digu lehenengoa pertsonak direla

Bermea eta konfiantza

Pozo Altzariak bermearen sinonimoa da, eta bermea konfiantzaren sinonimoa. Eroso egon zaitezen guztia emango duen familia-enpresa gara.

Bidalketa eta muntaketa azkarrak

Altzariak fabrikara iritsi bezain laster, zurekin harremanetan jarriko gara, bidalketa egiteko une egokiena hitzartu dezagun. Beti saiatzen gara zerbitzurik onena ematen.

Amaierako emaitzarekin pozik

Pozo altzari-dendan konfiantza izan dutenek sekulako saria jaso dute konfiantzaren truke: behar duzun hori baldin badaukagu, gure lanarekin pozik geratu direnen artean egon zaitezen nahi dugu.

Begiratu gure katalogoa


Altzarien katalogo zabala daukagu, eta altzariak neurrira egiteko aukera ematen dizugu, guztia ezin hobeto sar dadin. Hemen, katalogoaren adibide batzuk baino ez daude. Interesa baldin badaukazu, dendatik pasa zaitezke, edo gurekin harremanetan jarri.

Bezeroen Iritziak


Zalantzarik edukiz gero, jarri gurekin harremanetan


Peru kalea 5, 01012 Vitoria-Gasteiz

Simón de Anda Kalea 10-12, 01012 Vitoria-Gasteiz

Telefono-zenbakia: 945 22 30 15

Helbide elektronikoa: info@mueblespozo.com